GA bi ahizpa gara, Oihana eta Ainhoa, eta gure bikotekide Mikel eta Shantirekin batera murgildu gara abentura honetan. Bidaiatzea izugarri gustatzen zaigu eta gure lurraldea maite dugu. Hala, GAn bi pasioak batzea lortu dugu.

Mundu erdiko ostatuak bisitatu ditugu gure seme-alabekin eta bidaiari batek etxean bezala sentitzeko zer behar duen ondo ezagutzen dugu. Zure etxean bezala sentiarazi nahi zaitugu GAn. Gure herri txikiaz guk geuk bezala gozatu dezazun nahi dugu; bertako/lokal baten antzera.

Eroso sentitzeko behar duzun guztiarekin prestatu ditugu

B a t  /  B i  /  H i r u

apartamentuak; ez duzu ezer faltan botako. Gainera, haratago joan eta gure bizitza estiloa eta bertako gastronomiaren sekretuak ezagutu ahal izango dituzu. Eta, nola ez, gure altxor handiena:

Getariako antxoa …
Getaria Apartamentuen arduradunak
Maisor antxoak

… Arrantzale familia izan da gurea belaunaldi askotan zehar

eta gaur egun ere portuan bertan lan egiten dugu Maisor-en, familiako antxoa obradorean. Bertako arrantzaleek harrapatutako arrainarekin artisau kontserbak prestatzen ditugu.

Gure egunerokoa nolakoa den erakutsiko dizugu eta, animatzen bazara, hamaiketako ederra egiteko antxoak xerratu ditzakezu zuk zeuk.

EZAGUTU MAISOR GURE OBRADORE ETA PRODUKTUAK

Getariaz modu autentikoan gozatzera

gonbidatzen zaitugu